LIBURUAREN ASTEA
Liburuak eta ipuinak oso presente daude gure egunerokoan eta liburuaren astea ospatuz, toki berezi bat egin nahi izan diogu eskolan haur literaturari. Horretarako, familiak eskolara gonbidatu eta liburu, ipuin eta istorio desberdinen presentzia eta garrantzia eskolaz haratago doala azpimarratu dugu. Gainera, orri-markagailu bereziak egin ditugu gure liburuentzat.
Zeinen aberasgarria izan den irudimen eta istorio berriei ateak eta bihotzak irekitzea!!!
¡Qué enriquecedor ha sido abrir los corazones tanto a la imaginación como a diferentes historias!